Zubieta Udaberri Festa betean, eskolakoen kultur astea gaurtik ostiralera

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 09:39

Jolasak, ikuskizunak, tailerrak, musika… Denetariko hitzorduak antolatu ditu Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak urtero garai honetan ospatzen duten Udaberri Festa kultur astera begira. 

Astearte honetan (maiatzak 21), eskulanak eta buruhandiekin arratsalde pasa. Udaberri Festa honekin, 2018-19 ikasturteko azken txanpan murgilduko dira Zubietan. 

ZUBIETAKO UDABERRI FESTA
Maiatzak 21, asteartea
17:00
 Eskulanak: ponpoitxoak, txapak, serigrafia (ekarri kamiseta argi bat).
19:00 Buruhandiak.

Maiatzak 22, asteazkena
17:00
 “Kontu kantoi” taldearekin ipuin kontaketa eta ilustrazioa.
18:00 Apar festa.

Maiatzak 23, osteguna
16:30
 Merendola Zubietako eskolakoentzat.
17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Maiatzak 24, ostirala
17:00 
Dantza emanaldiaren irekiera; Agurra, Makil Dantza eta Ikurriña Dantza.
17:05 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. (2 talde dira: HH5-LH1; LH2-3-4). 
18:00 Helduen eta haurren plaza dantza saioa. (Lolik, euskal dantza irakasleak gidatua).
19:30 Afari-merienda eta ondoren Disko Festa Karaokea!

Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.