2019/05/30 21:00

Zinema

Film proiekzioa frontoian: "80 egunean"

Film proiekzioa frontoian: "80 egunean"
Usurbilgo frontoia, Zubieta

Ordua: 21:00-21:30ak aldera.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: ostegunetako pintxo potearen bueltan, Martxoaren 8ko greba feminista antolatu zuen Usurbilgo emakume talde baten eskutik film proiekzioak:
-Maiatzak 30: "80 egunean".
-Ekainak 13: "La Chica Danesa".

"80 egunean", sinopsia: "Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zeri jarraitu, buruari edo bihotzari?".

Antolatzailea: Usurbilgo emakume talde bat.