Eskola txikirako aire garbia aldarrikatuz hasi dute Udaberri Festa Zubietan, ekitaldi gehiago gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 22a, 09:27

Udaberri Festa betean dira Zubietan! "Kontu kantoi" taldearen saioa eta apar festa iragarri dituzte asteazken honetarako Zubietan. Bertako eskola txikiko guraso elkarteak antolaturiko kultur astea asteartean abiatu zuten.

Eta hasi, Zubietako Eskola Txikirako aire garbia aldarrikatuz ekin zioten Udaberri Festari. Eskulan tailerrak antolatu zituzten; txapak edota ponpoitxoak egiteko besteak beste. Serigrafia tailerra ere bai. Kamisetetan serigrafia zuten mezua eta eskaera argia; "aire garbia eskola txikian".

Giro ederrean sortzen eman zuten arratsaldea guraso eta haurrek Zubietako plazan. Hitzordu gehiago asteazken honetan:


ZUBIETAKO UDABERRI FESTA
Maiatzak 22, asteazkena
17:00
 “Kontu kantoi” taldearekin ipuin kontaketa eta ilustrazioa.
18:00 Apar festa.

Maiatzak 23, osteguna
16:30
 Merendola Zubietako eskolakoentzat.
17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Maiatzak 24, ostirala
17:00 
Dantza emanaldiaren irekiera; Agurra, Makil Dantza eta Ikurriña Dantza.
17:05 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. (2 talde dira: HH5-LH1; LH2-3-4). 
18:00 Helduen eta haurren plaza dantza saioa. (Lolik, euskal dantza irakasleak gidatua).
19:30 Afari-merienda eta ondoren Disko Festa Karaokea!

Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.