Puzgarriak eta trebetasun frogak gaur Zubietako Udaberri Festan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 08:56

Erdibidera heldu den Udaberri Festa betean dira Zubietan. Ostegun honetan askaria eskolakoentzat eta puzgarri eta trebetasun frogak segidan, guraso elkarteak antolatuta.

Zubietako Eskola Txikirako aire garbia aldarrikatuz ekin zioten Udaberri Festari asteartean. Eskulan tailerrak antolatu zituzten; txapak edota ponpoitxoak egiteko besteak beste. Serigrafia tailerra ere bai. Kamisetetan serigrafia zuten mezua eta eskaera argia; "aire garbia eskola txikian".

Giro ederrean sortzen eman zuten arratsaldea guraso eta haurrek Zubietako plazan. Hitzordu gehiago egunotan:


ZUBIETAKO UDABERRI FESTA
Maiatzak 23, osteguna
16:30
 Merendola Zubietako eskolakoentzat.
17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Maiatzak 24, ostirala
17:00 
Dantza emanaldiaren irekiera; Agurra, Makil Dantza eta Ikurriña Dantza.
17:05 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. (2 talde dira: HH5-LH1; LH2-3-4). 
18:00 Helduen eta haurren plaza dantza saioa. (Lolik, euskal dantza irakasleak gidatua).
19:30 Afari-merienda eta ondoren Disko Festa Karaokea!

Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.