Mundu osoan klima larrialdi egoera deklaratzeko mobilizazioak nonahi egin zituzten Fridays For Future nazioarteko ikasle mugimenduak. Baita Euskal Herrian ere. Donostian egin zuten elkarretaratze eta manifestazioan, klima aldaketaren eta erraustegiaren aurkako borrokek bat egin zuten. GuraSOS, Errausketaren Aurkako Mugimendua, OEIT, Eguzki edota Greenpeace eragileek parte hartu zuten.