2018an Italian eginiko "Adverse pregnancy outcomes in women with changing patterns of exposure to the emissions of a municipal waste incinerator" azterlanak, 185.000 biztanleko hiri batean 16-49 urte arteko haurdun ziren emakumeak ikertu zituen. "Ez zuten aurkitu ezberdintasunik abortuen kopuruan ezta ere sortzetiko malformazioen kopuruan ere". Aldiz, honakoa adierazi du OEIT-k. "Egileek onartu zuten dirua kobratu zutela eremu horretan lan egiten zuten enpresetatik, erraustegia gestionatzen zuen enpresatik ere bai".
Italiako 2017ko "Indagine sulla salute dei residenti di pisa in relazione all´esposizione alle principali fonti diinquinamiento atmosferico" ikerlanak, 2001-14 arte arteko kutsadura iteri ezberdinak aztertu zituen, besteak beste, 1980tik martxan egon eta urtero 45.000 torna hiri hondakin erretzen dituen erraustegia. "Heriotzen %9ko gehikuntza aurkitu da bi sexuetan zenbait minbizirengatik eta zirkulazio-arazoengatik. Ez da asoziaziorik aurkitu sortzeko malformazioekin ezta ere jaiotze-uneko emaitza okerragoekin".
2017ko Espainiako "Childhood cancer in small geographical areas and proximity to air-polluting industries" azterlana Murtziako eremu batean kokatua dago, bertako ingurune, osasuna eta haur populazioaren bizi-kalitatea ikertzen duen MACAPEMUR proiektuaren baitako azterlana da. 1998ko urtarriletik 2015eko abendura arte kutsadura-iturri hanbat, tartean erraustegi batetik 4 kilometroko erradioan bizi diren umeen osasuna behatu zuten. "Egileek ondorioztatzen dute datuek aditzera ematen dutela asoziazio bat dagoela minbizi pediatrikoekin. Kasuen kopurua txikia denez urte gehiago beharko dira asoziazioa benetakoa dela frogatzeko".
Italian egin diren hainbat azterlaneko datuak tartean. 2016ko "Adverse reproductive outcomes associated with exposure to a municipal solid waste incinerator" ikerlanean OEIT-k zehaztu duenez, "eremu horretako kutsadura-iturri ezbedinak aztertu zituzten eta ez zuten ezberdintasun esanguratsurik aurkitu ez umetoki-barneko hazkuntzari dagokionez, ez sexu-erratioei dagokienez eta ezta ere jaiotzeko pisu baxuari dagokionez. Hala ere erraustegiarekin lotuta erditze goiztiar (<37 aste) gehiago aurkitu zituzten".
Aurretik argitaratu izan diren ikerlan gehiagoren berri hemen: OEIT-ren datuak