Errausketaren Aurkako Mugimenduaren esanetan, "EAJk eta PSEk eginiko eskaera miserablea atzera bota dute bigarren aldiz. Erraustegi bat gelditzea, bizitzaren alde egitea, ezin da inoiz delitua izan. Zorionak!".
Gipuzkoa Zutik mugimenduak poza adieraztearekin batera, honakoa adierazi dute. "#AngulaUstelak kontrako eztarritik. Hainbesteko ustelkeria darion erraustegiagatik zuen aurka egitea ere, ze lotsagabeak. Zorionak, eta jakizue, ez zaituztegula bakarrik sekula utziko!".
Usurbilgo Udaleko alkatetzara heltzear den Agurtzane Solaberrietak ere zorion eta eskertza mezua helarazi die. "Mendeku hutsean oinarritutako auzi bidegabe baten amaiera izatea espero dut. Zorionak bikote eta eskerrik asko usurbildarren partez!".
Gipuzkoako EHBilduk Ainhoa eta Iñaki zoriondu eta atzoko epaia albiste pozgarritzat jotzearekin batera diotenez, "beste behin argi gelditu da gipuzkoarroi emandako hitza betetzea izan zela zuen helburu bakarra. Besarkada bana!".
LAB sindikatutik diotenez, "argi zegoena berretsi egin dute Ainhoa Intxarraundietak eta Iñaki Errazkinek hartu zitekeen erabaki zuzenena hartu zuten; erabaki horrek, gainera, babes sozial eta sindikal zabala zuen. Errauste plantaren kontratua etetea arduraz jokatzea izateaz gain, juridikoki zuzena izan da hasieratik".
ELA sindikatuaren iritziz, "sententzia honekin frogatuta geratzen da EAJ eta PSEk prozesu guzti honetan izan duten helburu nagusia, Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako mendeku pertsonala".
Sorturen esanetan, "Bilduk erraustegia gelditzeko konpromisoa hartu zuen 2011ko hauteskundeetan. Iñaki Errazkinek eta @ainhoa_GHK.k hitza bete zuten. Mendeku gosez, PNVk eta PSEk haien aurka jo zuten. Iñaki, Ainhoa: zuen zintzotasunak handi egiten zaituzte. Biba zuek!"
Alternatibak harrotasuna adierazi du. "Harro ingurumenaren alde eginiko lanagatik; harro gipuzkoarren osasunaren alde egindakoagatik; harro birziklagarria dena erraustearen aurka egoteagatik. Harro zuen lanagatik @ainhoa_GHK eta Iñaki Errazkin . Zorionak!".