Hasi da Gipuzkoako Errebote Txapelketa

Villabonako Behar Zanak, Oiartzungo Txostek eta Zubietako taldeak itzuli bateko ligaxka jokatuko dute uztailaren 14ra bitartean.

Ekainaren 30ean jokatu zen lehen partida Villabonan. Txostek 13-10 irabazi zion Behar Zanari. Zubietak atseden eguna zuen.

Igande honetan, uztailak 7, Zubieta eta Behar Zana taldeak arituko dira aurrez aurre. Azken jardunaldia zazpi egun barru izango da, hilaren 14an. Txost eta Zubieta lehiatuko dira.

Lehen eta bigarren sailkatuek lortuko dute finalerako txartela. Eguraldiak laguntzen badu, finala uztailaren 21ean jokatuko da Zubietan, igandearekin, eguerdiko 11:00etan hasita.