Zubieta, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 15a, 11:48

Gipuzkoako Errebote Txapelketako amaiera faserako sailkatu da Zubieta. Larunbat arratsaldean jokatuko du final handia; Txost taldearekin lehiatuko dira.

Hiru jardunaldiz osaturiko lehen fasea jokatu ostean, Gipuzkoako Errrebote Txapelketako finalerako sailkatu da Zubieta. Behar Zana eta Txost izan dituzte lehiakide zubietarrek. Azken neurketa hain zuzen Behar Zanarekin izan zuen Zubietak; 13-3 irabazi zieten villabonarrei etxean. Honenbestez, Zubieta eta Oiartzungo Txost taldeen artekoa izango da Gipuzkoako Errebote Txapelketako final handia. Igande goizerako (uztailak 21) iragarria bazegoen ere, larunbat arratsaldera (uztailak 20) aurreratu dute hitzordua., 17:30etan jokatuko da Zubietako errebote plazan.

Kirol hitzordu gehiago jaietan
Larunbateko final handiaren ostean, egun gutxiko tartean hasiko dira Zubietako jaiak. Festa hauetan ere kirol hitzordu bat baino gehiago izango da:
-Uztailak 25: 18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
-Uztailak 31: 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.