Zubietako Aste Nagusia, ekitaldiz ekitaldi

Astebete baino ez Zubieta Aste Nagusian murgiltzeko! Dentariko ekitaldiz hornitutako zortzi festa eguneko egitaraua josi du Jai Batzordeak, bertako herritar eta eragileekin elkarlanean. Hemen ekitaldiz ekitaldi, Zubietan aurkitu ahalko duzuena:

ZUBIETAKO JAIAK
Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txosnen irekiera.
20:00 Txalagore taldearen emanaldia.
21:00 Herri Afaria.
Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
19:00 Herri Kirolen erakustaldia:
Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ezpeleta.
Harri-jasotzailea: Jokin Eizmendi.
Segidan, buruhandiak.

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna 
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Olatz trikitilariekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, larunbata: 
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.
Eguerdian I. Bertso Txapelketako sari-banaketa.
15:00 Bazkari herrikoia (Kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkariaz).
18:00Burrunba elektrotxaranga.
22:30 Larrian Gozo erromeria taldearekin dantzaldia.
Ondoren,Zaparra taldearen kontzertua eta Dj Seymar & X2R.

Uztailak 28, igandea: Jubilatuen Eguna
09:00 Meza.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
17:30 Patxi ta Konpainia taldearekin dantzaldia.
19:00 Sardin eta piper jatea.
Ondoren, buruhandiak.
22:00 Bertsolariak: Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Agin Laburu, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola 

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna 
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Puzgarriak.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Amaitzeko apar festa.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna
16:00 Mus Txapelketa (15:30tan Izen-ematea).
16:30 Herri olinpiadak: herri kirolak, sukaldaritza, trebezia- eta buru-jokoak. 
00:00 Kontzertuak: Kilimak (euskal “runba”), Gozategi, DJ XD mixta-rekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
10:30 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.