Hiru jardunaldiz osaturiko lehen fasea jokatu ostean, Gipuzkoako Errrebote Txapelketako finalerako sailkatu zen Zubieta. Behar Zana (Villabona) eta Txost (Oiartzun) izan dituzte lehiakide zubietarrek. Azken neurketa hain zuzen Behar Zanarekin izan zuen Zubietak; 13-3 irabazi zieten villabonarrei etxean. Honenbestez, Zubieta eta Oiartzungo Txost taldeen artekoa izan da Gipuzkoako Errebote Txapelketako final handia. 5-2 galtzen hasita, markailuari buelta ematea lortu dute zubietarrek eta 10-10eko berdinketa iraultzea lortu dute.
Kirol hitzordu gehiago jaietan
Final handiaren ostean, egun gutxiko tartean hasiko dira Zubietako jaiak. Festa hauetan ere kirol hitzordu bat baino gehiago izango da:
-Uztailak 25: 18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
-Uztailak 31: 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.