Zubieta, jai giroan blaitzear

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 09:54

Festa usainean dira Zubietan! Uztailaren 24tik 31ra denetariko hitzorduak programatu dituzte. Kontzertuak, haur-jolasak, oilasko biltzaileak, kirol hitzorduak… Eta lagun arte ederrean ospatzeko moduko otorduak.

Txartelak

Adi hitzorduotarako txartelen salmentari. Festa gunetik mugitu gabe, Zubietako herri jaietan antolatu dituzten otorduetan parte hartzeko lekua aurrez erreserbatu behar da. Uztailaren 24ko herri afarikoak Alamandegin eskuratu ahalko dituzue uztailaren 21a baino lehen; helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 euroren truke. “Errespetatu azken eguna mesedez”, eskatu dute antolatzaileek.

 

Bazkari herrikoia, uztailaren 27an

Uztailaren 27an bazkari herrikoia ospatuko dute Zubietan. Kasu honetan, “kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkaria ekartzeaz. Jai Batzordeak eskuragarri ipiniko dizkie herritarrei mahaiak, aulkiak, mahai-tresnak, platerak eta edalontziak”. 

 

Jubilatuen bazkaria, uztailaren 28an Barazarren

Hilaren 28ko jubilatuen eguneko bazkaria ohi bezala, Barazar jatetxean ospatuko da. Uztailaren 24a baino lehen hartu behar da lekua, 639 273 580 (Miriam) telefono zenbakira deituta. 

Zikiro-jana uztailaren 31n 

Festetako azken eguneko zikiro-janekoak uztailaren 26a baino lehen erosi, hauek ere Alamandegin, helduenak 22 eurotan, haurrenak 12 euroren truke. Jai Batzordeak ohartarazi duenez, “zikiro jatea ospatzeko beharrezkoa izango da 100 lagun elkartzea. Gutxieneko kopuru hori ez bada osatzen, banan-bana jakinaraziko diegu herritarrei ez dela bazkaririk egingo. Animatu eta erosi zure txartela!”.