Astebetez luzatuko da jai giroa Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko uztailaren 24a

Ekitaldi eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da gaurtik hasita. Hementxe duzue Zubietako Jai Batzordekoek osatu duten egitarau oparoa.

Uztailak 24, asteazkena

19:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak. Jarraian, txosnen irekiera.

20:00 Txalagore taldearen emanaldia.

21:00 Herri Afaria. Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.

 

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna

09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

10:30 Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.

19:00 Herri Kirolen erakustaldia: Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ezpeleta. Harri-jasotzailea: Jokin Eizmendi.

Segidan, buruhandiak.

 

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna 

06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Olatz trikitilariekin alaituta.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

 

Uztailak 27, larunbata: 

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.

Eguerdian I. Bertso Txapelketako sari-banaketa.

15:00 Bazkari herrikoia (Kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkariaz).

18:00 Burrunba elektrotxaranga.

22:30 Larrian Gozo erromeria taldearekin dantzaldia.

Ondoren, Zaparraren kontzertua eta Dj Seymar & X2R.

 

Uztailak 28, igandea: Jubilatuen Eguna

09:00 Meza.

14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.

17:30 Patxi ta Konpainia taldearekin dantzaldia.

19:00 Sardin eta piper jatea. Ondoren, buruhandiak.

22:00 Bertsolariak: Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Agin Laburu, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola.

 

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna 

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Puzgarriak. Ondoren, txokolatada eta buruhandiak. Amaitzeko apar festa.

 

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna

16:00 Mus Txapelketa (15:30ean izen-ematea).

16:30 Herri olinpiadak: herri kirolak, sukaldaritza, trebezia- eta buru-jokoak. 

00:00 Kontzertuak: Kilimak (euskal “runba”), Gozategi, DJ XD mixta-rekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

 

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna

09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

10:30 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jatea.

18:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak. Ondoren, buruhandiak.

23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

 

Oharrak:

Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

 

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.