[IRUDITAN] Lehertu da jai giroa Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 25a, 12:01

Txupinazoarekin lehertu dira Zubietako Herri jaiak. San Inazio egunera arte luzatuko dira festak Zubietan; astebetez. San Inazio Egunera arte ekitaldiz betetako egitaraua osatu du Zubietako Jai Batzordeak. 

Txupinazoarekin hasi dira festak Zubietan eta Txalagore taldearen emanaldiaren ondorengo herri afariarekin ireki dute gauetako egitaraua. Laiotz taldearen kontzertura jende dezente hurbildu zen eta goizaldera arte giro ederra izan da.