Donostiako txistulari taldearen esnadeiarekin hasi dute egun handia Zubietan. Eguerdiko kanpai hotsekin batera abiatu dira zortzi dantzariak Alamandegi paretik, Zubietako banderari segika. Txistularien erritmora sartu dira Errebote plazan. Ohi bezala, saioan aurrera egin ahala, publiko artetik beste horrenbeste dantzari atera dituzte.
Emanaldiaren ondoren, "familia argazkia" atera eta hamaiketakoari ekin diote. Dantzariek, txistulariek zein ikusleek. Jai-giroak jarraipena izango du arratsalde partean Zubietan.