Gaur ateratzekoak ziren oilasko biltzaileek ere eguraldi txarra ez dute lagun izan eta bertan behera utzi behar izan dute goizeko buelta. Eguerdian, 14:30 aldera, azken dantza egingo dute plazan edo frontoian; eguraldiaren arabera hori ere. Eguraldia zertxobait hobetuko balu eta euririk ezean, arratsaldean atera litezke oilasko biltzaileak goizean egin ezin izan duten buelta egitera.