[IRUDITAN] Euritatik pasatako larunbata Zubietako jaietan

Noaua Aldizkaria 2019ko uztailaren 27a

Larunbata ere ostiralaren antzera euritan esnatu da. Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote plazan beharrean frontoian banatu dituzte eta nahikoa jende bildu da giro ederra sortzeko. I Bertso Txapelketako sari banaketa egin dute eguerdian; lehenik haurrena eta ondoren, helduena. Bazkari herrikoiarekin borobildu dute eguerdia eta arratsaldean, Burrunba elektrotxaranga txosnan aritu da kontzertua eskaintzen. Gauean, Larrian Gozo, Zaparra, DJ Seymar & X2R izango dira frontoian goizaldera arte.