Gaikako bilketako edukiontziak erre dituzte Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 29a, 16:43

Igande goizaldeko ordu bietan, Zubietako Irigoien kalean dauden gaikako bilketarako edukiontziak erre dituzte. Larrialdi zerbitzuak bertartaratu behar izan dute sua itzaltzeko. Papera eta kartoia biltzeko edukiontzi urdin bat eta ontzi arinentzako bi edukiontzi horiak erabat kiskalita bukatu dute. Igandean zehar erretzearen ondorioak ikus daitezke kalean bertan, eta erre usaina ere atzemangarria da. Ondoan dauden organikorako eta errefuserako beste bi edukiontzi ere kaltetuak izan dira. Gaur goizerako edukiontzi berriak aurrekoen lekuan kokatuta zeuden eta erretzearen arrastoak ia antzemanezinak dira.