[IRUDITAN] Jubilatuen Egun jendetsua Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 29a, 16:51

Igandea Jubilatuen Eguna izan da Zubietan eta eguzkia nagusitu da zeruan. Aurreko egunetako eguraldi kaxkarrak jendearen partehartzean eragina izan badu ere, igandean jendetza bildu da Zubietako plazan. Patxi Ta Konpainia taldearen dantzaldian dozenaka herritar aritu dira dantzan eta sardina eta piper jatean ere, ilara luzea nabarmendu da jatekoa eskuratzeko. Gau giro ederra aprobetxatuz, bertsolariek ere entzuleria zabala izan dute.