[IRUDITAN] San Inazio Egunarekin agur esango diete zubietarrek jaiei

Noaua Aldizkaria 2019ko uztailaren 31

Azken traka eta suziriekin agur esango diete aurtengo jaiei zubietarrek. Goizeko meza eta errebote partidaren ostetik, azken bazkaria egin dute zubietarrek: zikiro jatea. Arratsaldean, Lopeneren ganadutegiaren eskutik zezen txiki eta poniez disfrutatzeko aukera izan dute txikienek eta buruhandiak ere azken aldiz atera dira. Gaueko 23:00etan emango diete amaiera jaiei, esan bezala, azken traka eta suziriekin.