Zubietako erraustegia

Erraustegia geratzeko giza-katea igandean Kontxan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 3a, 19:09

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi egunarekin batera urte luzez egin izan den mobilizazioa deitu dute aurtengoan ere. Errausketaren aurkako giza-katea, etsipenaren aurka, lotsagarritzat jotzen duten hondakinen errausketa geratzea helburu izango duena.

Mobilizazioaren aldarrian ere lotsa hori nabarmentzen da, hondakinen errausketa klima aldaketaren sinonimoa izanik, "lotsagarria", hala dio, astearte goiz honetan prentsaurreko bidez aurkeztu eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Donostia Bizirik plataformarekin eta eragile gehiagorekin batera iganderako deitu duten giza-katearen leloak. "Errausketa=klima aldaketa. Lotsagarria". 

Urte luzez egin izan den mobilizazioaren atarian gara beste behin. Kontxako Bandera jokatuko den bigarren eta azken jardunaldi egunean errausketaren aurkako giza-katearekin Kontxa hondartza inguratuko da, estropadak ospatu bitartean. Biltzeko hitzordua, ohikoa; 11:30etan Alderdi Ederretik hondartzara jaisteko dagoen lehen arrapalan. 

Aurtengoa berezia, deitzaileek astearte goiz honetan egindako agerraldian nabarmendu bezala, "egoera berri baten aurrean aurkitzen gara" eta. Zubietako erraustegia eraikia eta martxan jartzear. "Ez dugu etsiko" ordea, nabarmendu dute, eta horretarako deitu dute igandeko giza-katea, erraustegia geratzeko.

Albiste honetan duzue iazko giza-kateko irudi bilduma.

ERRAUSKETAREN AURKAKO GIZA-KATEA
Eguna:
irailak 8, igandea.
Ordua:
11:30.
Tokia: Donostiako Alderdi Ederren, Kontxa hondartzara jaisteko arrapala.
Zehaztasunak: "Errausketa=klima aldaketa" aldarripean, giza katea deitu dute Donostiako Kontxan, estropaden bigarren jardunaldi egunean. 
Deitzaileak: Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimendua eta Donostia Bizirik.

 
9gizakatea95.jpg"> OLYMPUS DIGITAL CAMERA<