Berriz ere kea dariola, errausketaren zero gunea

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 9a, 10:22

Larunbat honetan berriz ere kea zerion errausketaren zero guneari. Ofizialki, proben fasean den arren, airera isurtzen hasia da Zubieta gaineko planta barruko jardunak eragindako kea.

Xingola Usurbil herriko Twitter erabiltzaileak grabaturiko irudia duzue ondokoa. Larunbat goizean bertan grabaturiko bideoan ikus daitekeena. Zubietako errausketaren guneari kea zerion unean bertan hartutako irudiak dira sarera igo dituenak. Ofizialki probaldi fasean dute oraindik errausketaren zero gunea, baina aipatu moduan, kea dario jada Zubieta gaineko plantari.

Ez da halako irudi bat grabatu ahal izan den lehen aldia. Abuztuaren 10ean ere antzeko irudiak grabatu ahal izan genituen. Giro euritsu eta lainotsua izan arren begi bistakoa zen, errausketaren zero guneari orduko hartan ere zerion kea. Datorkigunaren seinale argia.

Embedded video