Zubietako erraustegia abuztu amaieran edo iraila hasieran jarriko zutela martxan iragarri zuten proiektuaren bultzatzaileek, Diario Vasco bidez joan den uztailean. Baina asteburu honetan bertan hedabide berak data berri bat finkatu du; urria erdialdea. Urria erdialdera jar dezakete martxan, jada probaldi fasean duten errauste planta eta abendurako azpiegitura osoa lanean hasia egongo omen da.
Eraikia dute jada. Antza, egunotan teknikariak azpiegitura osoa behar bezala funtzionatzen ari dela frogatzen dabiltza.
Guztia prestatzen dabiltza Zubieta gainean, zaborra erretzen hasteko. Dagoeneko 12.400 tona erreus bildu dute tratamendu mekaniko-biologikorako plantan. Uztaila amaieran jada erreusez betetako zortzi kamioi husten zebiltzan bertan. Hasi berri dugun hilabete honetan jada 12 trailer omen dira egunero erreusa Zubieta gainera garraiatzen dutenak. Bakoitzak 22 tona erreus uzten omen ditu Zubieta gainean. Hedabide berak aipatzen duenez, apirila amaieraz geroztik 12.400 hondakin tratatu omen ditu tratamendu mekaniko-biologikorako plantak, Gipuzkoak urte osoan sortzen duen erreusaren %10a. Eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa aipatuz DV-k berri eman duenez, 12.400 tona horietatik 815 (%7a) berreskuratu ahal izan omen dituzte birziklatzeko.
Abuztu amaieran erraustegia martxan jarri aurreko probei ekin zieten. Aipatu moduan, jada kea darion planta ofizialki martxan urria erdialdean jartzea aurreikusten dute.