Eskuartean duten egitasmorako gogoan izan, Zubieta Lantzenek Eusko Jaurlaritzak akreditaturiko Euskal Herriko enpresa bat eta Holandako Toxicowatch fundazioa kontratatu ditu. Erraustegia piztu aurreko egoera zertan den jakiteko lehen laginak duela bi aste hartu zituzten aipatu fundazioko bi zientzialariek.
Ikerketaren gastuei aurre egiteko laguntza bilketa kanpaina iragarri du. Errausketaren Aurkako Mugimenduak abian jarritako "crowdfounding" kanpainarekin bat egitearekin batera, diru ekarpenak egiteko beste bi bide ere zabaldu ditu.
Herritar nahiz eragileak ekarpenak egitera animatzen dituzte, ezinbestekoa izango baita ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Hemen laguntzeko bideak:
-Errausketaren Aurkako Mugimenduak crowdfunding kanpaina. Hemen xehetasunak: vkm.is/erraustegiarenkontrola
-Zubieta Lantzen elkartearen kontu zenbakia: ES45 2095 5069 06 1064132086.
-Laguntza biltzeko mahaia jarriko du Zubieta Lantzenek Zubietako plazan (Eliza inguruan):
Irailak 26, osteguna:, 17:00-18:30.
Urriak 5, larunbata.
Oharra: hauek oraingoz zehaztuak dauden lehen hitzorduak.
Erraustegiaren inguruko ikerketa, hurrengo urratsak
-Lehen lagin bilketa egin dute.
-Datu bilketarekin, argitara emango den txosten bat erredaktatuko da.
-Gaurkoz, zehazteke dago noiz egingo den hurrengo lagin bilketa.
Zubietara datorrena:
-Erraustegia probaldi fasean martxan jar dezakete urria erdialdetik aurrera.
-Urte amaierarako azpiegitura guztiak funtzionamendu betean izatea aurreikusten du Foru Aldundiak.