2019/09/27 18:00

Mobilizazioa

Klimaren aldeko manifestazioa

Klimaren aldeko manifestazioa
Donostiako Alderdi Eder, Zubieta

Ordua: 18:00.
Tokia: Donostiako Alderdi Ederretik.
Zehaztasunak: klimaren aldeko mundu mailako greba egunean manifestazioa deitu dute Donostian eragile anitzek. "Irailaren 27an kalera aterako gara politikarien ekintzarik eza salatzeko, eta gobernuei benetako ekintza konprometituak exijitzeko. Bestetik, gizarte guztia mobilizatzera interpelatu nahi dugu larrialdi ekologikoaren aurka eta alternatiba sozial eta justuak eraikitzearen alde", diote deitzaileek. Garaiz gaudela gogorarazten digute. Baina mobilizazioko leloa nabarmenduz diotenez, "aldaketa klimatikoaren kontrako lehen garaipena etxean irabazi behar dugu. Ez dugu utziko erraustegia urrian abian jar dezaten.
Deitzaileak: GuraSOS, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), Eguzki, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Ernai, Greenpeace, LAB, ELA, Steilas, EHNE, CCOO...