Endika Abril errebote txapelketako finalerdiak, eskubaloi eta futbol neurketak eta Andatzakoen irteera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 11a, 08:14

Kirol agenda betea datorkigu astebururako; errebotea, futbola, eskubaloia eta mendi irteera. Denetarik kirolari nahiz zaletuentzat. 

Ostiral honetan (urriak 11) izango dugu lehen kirol hitzordua; Usurbil K.E.-ren senior nesken eskubaloi partida Oiardo Kiroldegian. Larunbatean, eskubaloi neurketa gehiago Kiroldegian eta jubenilen futbol partida Haranen. 

Igandean beste bi hitzordu; Andatzakoek Baztango Itzuliko 2. etapa osatuko dute oinez. Eta Zubietan, 56. Endika Abril Errebote Txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira. Etxekoen, zubietarren partida tartean. Goizeko 9:00etan abiatuko dira neurketak. Igandean erabakiko da honenbestez, Endika Abrileko finalera nortzuk helduko diren.

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urriak 11, ostirala
19:30 Senior neskak (Euskadiko Txapelketa): Urbil-Usurbil K.E.-Irauli-Bosteko

Urriak 12, larunbata
10:00 Kadete mutilak, Euskal Liga (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast
11:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast

FUTBOLA HARANEN
Urriak 12, larunbata
16:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Zarautz KE A

56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETAKO FINALERDIAK
Urriak 13, igandea
Erreboteko finalerdiak Zubietako plazan:
9:00 Noizbait (Hazparne)-Luzean (Donibane Lohitzune)
Ondoren, Zubieta-Txost (Oiartzun)

ANDATZAKOEN IRTEERA
Urriak 13, igandea
7:00
Autobusez Oiardo Kiroldegitik Baztango Itzuliko 2. etapara.
Ibilbidea: 20 kilometro. Artesiaga-Argintzu-Harrikulunka-Beartzun.
Izen ematea: itxita.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Bazkaria norbere kontu, ibilbidean zehar egingo da otordua.
-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo andatza@hotmail.com bidez gurekin harremanetan jarri”.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.