Zubieta, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerako sailkatua

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 14a, 08:24

Igandean etxean bertan ospaturiko finalerdietan Zubieta eta Hazparne nagusitu ziren. Bi taldeon arteko final handia igande goizeko 11:00etan, urriaren 20an, Villabonako plazan.

Eguraldia tarteko zenbait jardunaldi atzeratu behar izan zituztenez, atzeratu egin da baita 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren azken fasea. Finalerdiak atzo (urriak 13) jokatuta, aldaketarik ez bada igande honetan bertan, urriaren 20an ospatuko dute final handia goizeko 11:00etan Villabonako plazan.

56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Faseak:
-Itzuli bakarreko ligaxka: azken asteotan jokatu da Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan.
-Urriak 13 (igandea) finalerdiak Zubietako errebote plazan jokatu ziren. Hemen emaitzak: 
Noizbait (Hazparne) 13-12 Luzean (Donibane Lohitzune)
Zubieta 13- 1 Txost (Oiartzun)
-Finala: urriaren 20an goizeko 11:00etan Villabonako errebote plazan.
Parte hartzaileak: 
A multzoa: Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea).
B multzoa: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).

Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus