Asier Azpiroz Iztueta, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako larunbateko Andoaingo final laurdenean

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 18a, 08:18

Final-zortzirenen fasea igarota, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak jokatzen hasiko dira asteburuan. Lehen saioa, larunbatean Andoainen. Fase honetarako sailkatu den Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak parte hartuko du, Inaxio Usarralde Arantzadi aginagarrak aurkeztuko duen Bastero Kulturguneko saioan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari den inguruotako ordezkariak bihar, urriaren 19an elkartuko dira 17:00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatuko den final-zortzirenetako lehen saioan. Bertsotan parte hartuko du Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak. Ekitaldia, Inaxio Usarralde Arantzadik aurkeztuko du. Aginagarra arituko da gai-jartzaile lanetan. Bertso saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahalko dituzue. Aurrez agortzen ez badira, 16:00etatik aurrera Basteron bertan eskuratu ahalko dira.

Azpirozek lehiakide izango ditu Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso eta Iban Urdangarin Lardizabal. Epaimahaia, Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizuk osatuko dute. 

Saioko xehetasunak
Hemen duzue, final-laurdenetako saioetan bertsolariek egin beharko dituzten lanak:
• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

"Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-erdietara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera", ohartarazi du antolakuntzak. 

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA, FINAL-LAURDENETAN
Zuzenean sailkatuak:
Haritz Mujika Lasa.
Beñat Iguaran Amondarain.
Beñat Lizaso Alberdi.
Gorka Maiz Alustiza.
Unai Mendizabal Jauregi.
Ane Labaka Mayoz.
Mikel Artola Izagirre.

Puntuazioz sailkatuak:
Jokin Uranga Isuskiza.
Nerea Elustondo Plazaola.
Eñaut Martikorena Lizaso.
Maider Arregi Markuleta.
Unai Muñoa Amundarain.
Iñigo Mantzizidor Larrañaga.
Ander Lizarralde Jimeno.
Maialen Akizu Bidegain.
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi.
Felix Zubia Olaskoaga.
Unai Gaztelumendi Arandia.
Asier Azpiroz Iztueta.
Iban Urdangarin Lardizabal.
Iñigo Izagirre Urtegaga.
Mikel Tapia Aierbe.
Amaia Iturriotz Etxaniz.
Ane Zuazubiskar Iñarra.