Asier Azpirozek finalaurrekora sailkatzeko aukera du oraindik

Argazkia: bertsozale.eus

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa final-laurdenetan murgilduta dago. Andoaingo Bastero Kultur Gunean jokatu zen lehena aurreko larunbatean. Eñaut Martikorena nagusitu zen eta hurrengo faserako sailkatu da zuzenean. Asier Azpiroz laugarren izan zen Andoaingo saioan. Dena den, puntu asko lortu zituenez, oraindik badu finalaurrekoetara sailkatzeko esperantza.

Eñaut Martikorena hernaniarrak lortu zuen puntuazio altuena Andoaingo saioan, 476. Emaitza honi esker, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du.

Asier Azpiroz bosgarren izan zen. Dena den, puntu asko batu zituen. Pentsa, biharamunean Irunen jokatu zen final-laurdeneko puntuazioak Andoaingoak baino bajuagoak izan ziren. Irungoa eta gero, Asier Azpirozek bosgarren jarraitzen du oraindik sailkapen orokorrean.

Araudiaren arabera, final-laurdenetako saioetako  irabazleak zuzenean pasako dira finalaurrekoetara, eta horiekin batera, puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariak.

 

Andoaingo sailkapena

1.Eñaut Martikorena Lizaso 476

2.Iban Urdangarin Lardizabal 467

3.Unai Mendizabal Jauregi 460,5

4.Iñaki Apalategi Astigarraga 458,5

5.Asier Azpiroz Iztueta 458,5

6.Beñat Iguaran Amondarain 447

 

Informazio gehiago: www.bertsozale.eus