Asier Azpiroz Iztueta zubietarra, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatua

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 4a, 10:41

Asteburuan azken final-laurdena jokatu ostean, puntuazioz sailkatu da zubietarra. Azaroaren 24an jokatuko du finalaurreko saioa Oiartzunen.

Bost final-laurden jokatu ostean, erabakia geratu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekotan parte hartuko duen lehiakide taldea. Asteburuko azken saioaren ondotik, bost bertsolari zuzenean sailkatu dira hurrengo faserako, eta beste 13 puntuazioz; tartean, Asier Azpiroz Iztueta zubietarra. Zorionak!

Azaroaren 24an 17:00etan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian ospatuko den finalaurrekoan parte hartuko du Azpirozek. Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturrioz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Mantzizidor Larrañaga izango ditu lehiakide. 

Saioa, Inaxio Usarralde Arantzadi aginagarrak aurkeztuko du. Lanok egin beharko dituzte:
-Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
-Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALAURREKOAK
Zuzenean sailkatuak: Eñaut Martikorena Lizaso, Agin Laburu Rezola, Jon Maia Soria, Oihana Iguaran Barandiaran, Beñat Gaztelumendi Arandia.

Puntuazioz sailkatuak: Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Nerea Elustondo Plazaola, Alaia Martin Etxebeste, Jokin Uranga Isuskiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Amaia Iturrioz Etxaniz, Unai Mendizabal Jauregi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Lizaso Alberdi, Haritz Mujika Lasa, Ane Labaka Mayoz, Unai Gaztelumendi Aranda.

Finalaurreko saioak: azaroaren 17an Arrasaten, hilaren 24an Oiartzunen eta abenduaren 1ean Tolosan. 
Finala: abenduaren 14an, 17:00etan Donostiako Illunben. 

Informazio gehiago: bertsozale.eus
Saioetarako sarrerak salgai hemen: bertsosarrerak.eus