Zubieta gaina igande goiz honetan (azaroak 24); irudiotan ikus dezakezuen moduan, kea dariola dago errausketaren zero gunea. Duela aste batzuteatik etengabe zerion kea Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) plantari. Ostiralean Foru Aldundiko ordezkariek hedabideekin erraustegian barrena eginiko bisita gidatuan, hondakinak datorren ostegunean (hilak 28) hasiko zirela erretzen iragarri zuten; erraustegia probaldi fasean martxan jarriko zutela. Labeak ere egun berean piztu omen zituzten.
Eta atzotik, TMB plantako ke zutabeari beste bi batu zaizkio. Ostegunean probaldi fasean sartuko dutela iragarri arren, jada larunbat honetarako kea zerion erraustegiko tximiniei. Errausketaren zero gunera igo gara gaur goizean eta hala dela egiaztatu ahal izan dugu, irudiokin.
Aurreikuspenak betetzen badira, erraustegia azaroaren 28an probaldi fasean martxan jarri eta martxorako ehuneko ehunean funtzionamenduan izatea espero du Foru Aldundiak.