Asier Azpiroz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoan laugarren

Asteburuan azken final-laurdena jokatu ostean, puntuazioz sailkatu da zubietarra. Azaroaren 24an jokatuko du finalaurreko saioa Oiartzunen.

Laugarren postuan sailkatu zen Asier Azpiroz Iztueta zubietarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako igandeko Oiartzungo finalaurrekoan. Puntu gehien (506) Beñat Gaztelumendik bildu zituen eta bera sailkatu da zuzenean final handirako. Azpirozek 463 puntu bildu zituen. Inaxio Usarralde aginagarrak aurkeztu zuen saioa. Abenduaren lehenean Tolosan jokatuko da azken finalaurrekoa. Final handia, abenduaren 14an Donostiako Illunben. Txartelak bertsosarrerak.eus atarian izango dituzue salgai.

Oiartzungo finalaurreko sailkapena

  1. Beñat Gaztelumendi Arandia…..506
  2. Alaia Martin Etxebeste………….493,5
  3. Ane Labaka Mayoz……………...472,5
  4. Asier Azpiroz Iztueta…………….463
  5. Iñigo Mantzizidor Larrañaga…...453
  6. Amaia Iturriotz Etxaniz………….438


GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALAURREKOAK
Finalaurreko azken saioa: abenduaren 1ean Tolosan. 
Finala: abenduaren 14an, 17:00etan Donostiako Illunben. 

Informazio gehiago: bertsozale.eus
Saioetarako sarrerak salgai hemen: bertsosarrerak.eus