Zubietako erraustegia

Erraustegia, probaldi fasean martxan izango dute gaurtik

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 28a, 07:04

Asteburuko ke zutabeen ostean, egunotan izan den etena eta gero, kea dario berriz ere Zubieta gainari. Gaurkoa ez da edozein egun, Foru Aldundiak ostegun honetarako erraustegia probaldi fasean martxan jarriko dutela iragarria zuen joan den astetik. 

Goizeko lehen ordurako kea zerion berriz Zubieta gaineko errausketaren zero guneari. Asteburuko ke zutabeen ostean, etenaldia izan da egunotan eta gaur berriz ere kea zerion Zubieta gainari. Gaurkoa (azaroak 28) ez da edozein egun; gaurtik aurrera, erraustegia probaldi fasean martxan izango dutela iragarri zuen joan den astean Foru Aldundiko ordezkariek hedabideekin batera aipatu azpiegiturara eginiko bisita gidatuan. Martxorako ehuneko ehunean funtzionatzea espero dute.

Zubieta gaina joan den igandean (azaroak 24); irudiotan ikus dezakezuen moduan, kea dariola zegoen errausketaren zero gunea. Duela aste batzuetatik etengabe zerion kea Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) plantari. Iragan ostiralean Foru Aldundiko ordezkariek hedabideekin erraustegian barrena eginiko bisita gidatuan, hondakinak ostegun honetan (hilak 28) hasiko zirela erretzen iragarri zuten; erraustegia probaldi fasean martxan jarriko zutela. Labeak ere egun berean piztu omen zituzten. 

Eta larunbatean, TMB plantako ke zutabeari beste bi batu zitzaizkion. Ostegunean probaldi fasean sartuko dutela iragarri arren, jada joan den larunbaterako kea zerien erraustegiko tximiniei. Errausketaren zero gunera igo ginen igande goizean eta hala zela egiaztatu ahal izan genuen, irudiokin.


AZAROAREN 24KO IRUDI BILDUMA: