Ate irekien eguna asteazkenean Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 10a, 08:52

Lanbide Eskolaren proiektua eta azpiegiturak barrutik, bertatik bertara ikusteko aukera izango da asteazkenerako, otsailaren 12rako antolatu duten ate irekien jardunaldian.

Lanbide Eskola barrutik ezagutzeko aukera izango da aste honetan bertan. Ate irekien eguna antolatu dute asteazkenean, otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00etan. “Zatoz gu ezagutzera!” luzatu dute gonbita. Ordubeteko saioa izango dela iragarri dute antolatzaileek. Gogoan, erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu Lanbide Eskolak:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa.
-Instalazio elektriko eta automatikoak.
-Mekanizatua.
-Bero sorrera instalakuntzak.
-Goi mailako sarbide ikastaroa.

GOI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa.
-Automatizazio eta Robotika Industriala.
-Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
-Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenuan.
-Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa.

Informazio gehiago:
lhusurbil.eus 
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus