Zubieta Lasarterekin senidetuko duten Euskal Inauterien prestaketa lanak egunotan

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 11a, 12:52

Dantzak eta mozorroak prestatzeko saioak iragarri dituzte Lasarten. Bi herriak senidetuko dituzten inauteri festa larunbatean (otsailak 15) ospatuko dute.

Zubietan abiatuko dute kalejira Lasarteko Okendoraino. Lasartearrekin batera gero herrian barrena desfilatuko dute. Senidetze, dantza eta suaren ekitaldiak borobilduko dute arratsaldea, txokolate jan gozoarekin batera. Euskal Inauterien edizio berria ospatuko dute otsailaren 15ean Zubietak eta Lasartek. Prestaketa lanak egunotan ari dira bideratzen: dantzak entseatu eta mozorroak lantzeko saioak iragarri dituzte. Segidan dituzue xehetasunak:

EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA
Otsailak 11-12, asteartea eta asteazkena
20:00-21:30 Euskal Inauterietako dantzak entseatzeko aukera plaza dantzen saioetan, Sasoetako gimnasioan.

Otsailak 12, asteazkena
17:30-19:00 Txantxo jantzia ez dutenentzako tailerra Lasarteko anbulategiaren eraikineko 2. pisuan.
(Izen ematea, otsailaren 6a baino lehen bideratu behar zen Ttakun Kultur Elkartean. Informazio gehiagorako: kultura@ttakun.eus, 943 37 14 48, 695 785 389).

Otsailak 15, larunbata
16:30  Zubietako plazan ekitaldia.
Gero, Zubietatik Okendora kalejira.
17:00 Desfilearen hasiera, kalejira herritik: 
-Ibilbidea: Hipodromo etorbidea, Tajamarreko biribilgunea, Kale Nagusia, Arkupeko biribilgunea, Gure Etxeatik Okendo plazara.
-Geldiuneak honakoak izango dira:  Kutxatik hipodromo zubi aldera, Tajamarreko biribilgunetik ilargi aldera, Arkupeko biribilgunetik eliza aldera
19:00 Senidetzea, dantza eta suaren ekitaldia.  
Amaitzeko, txokolatada goxoa Okendo plazan.
Oharra: euria bada, jaialdiaren hasiera 17:30etan Oriarten (Euskotrenen geltoki ondoko ikastetxean).

Antolatzaileak: Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea eta Zubietako herria.