Euskal Inauteriak Zubietatik Lasartera larunbatean

Bi herriak senidetuko dituen inauteri festa ospatuko dute larunbatean, otsailaren 15ean. Mozorrotzeko garaia da!

Euskal Inauterien edizio berria ospatuko dute otsailaren 15ean Zubietak eta Lasartek. Zubietan abiatuko dute kalejira Lasarteko Okendoraino. Lasartearrekin batera gero herrian barrena desfilatuko dute. Senidetze, dantza eta suaren ekitaldiak borobilduko dute arratsaldea, txokolate jan gozoarekin batera.

Datorren inauteri garaiaren hasiera baino ez da larunbatekoa. Segidan dituzue xehetasunak:

EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA
Otsailak 15, larunbata
16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
Gero, Zubietatik Okendora kalejira.
17:00 Desfilearen hasiera, kalejira herritik: 
-Ibilbidea: Hipodromo etorbidea, Tajamarreko biribilgunea, Kale Nagusia, Arkupeko biribilgunea, Gure Etxeatik Okendo plazara.
-Geldiuneak honakoak izango dira:  Kutxatik hipodromo zubi aldera, Tajamarreko biribilgunetik ilargi aldera, Arkupeko biribilgunetik eliza aldera
19:00 Senidetzea, dantza eta suaren ekitaldia.  
Amaitzeko, txokolatada goxoa Okendo plazan.
Antolatzaileak: Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea eta Zubietako herria.

IKASTETXEETAKO INAUTERIAK
Otsailak 21, ostirala
Aginagako Eskola
15:00 
Txaranga osatu eta kalejira egingo dute Aginagan barrena. Geldialdietan, dantza eta kantu saioak.

Zubietako Eskola
15:30 
Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.

Udarregi Ikastola
10:15 
HHkoen festa Usurbilgo frontoian. Giro euritsua bada, Oiardo Kiroldegian.
11:00 LHko ikasleen desfilea herrian barrena. Bi ibilbide osatuko dituzte:
-Udarregi Ikastola, Atxegalde, Usurbilgo Udala, Kale Nagusia, Errekatxiki kalea, Puntapax kalea, Bordatxoko biribilgunea eta Oiardo Kiroldegia.
-Udarregi Ikastola, Bordatxoko errotonda, Bordaberri kalea, Aliproxeko biribilgunea, Kalezar, Puntapax kalea, Bordatxoko biribilgunea eta Oiardo Kiroldegia.
11:45 DBHko ikasleen ikuskizuna Kiroldegian. LHkoak ikasle moduan bertan izango dira.
15:30 LHko ikasleen “Gure esku ez dauden gauzak” ikuskizuna Kiroldegian.
Oharrak:
-Kiroldegirako sarbidea futbol zelai aldeko atetik izango da. Ikuskizuna baino 20 minutu lehenago irekiko da atea.
-Kiroldegiko ikuskizunerako ikasle bakoitzak sarrera bat izango du etxera eramateko. Horrez gain, Kiroldegiko sarreran txartelak banatuko dira emanaldia ikustera sartu nahi dutenentzat.

USURBILGO INAUTERI FESTA
Otsailak 21, ostirala
19:15 
Luzaideko konpartsaren kalejira herrian barrena.
20:15 
Luzaideko Bolantak frontoian.

Otsailak 22, larunbata
12:00 
Familia plana Zirimarako kideekin, Mikel Laboa plazan.
12:30 Kalejira Gaztelekuko herensugearekin, Burrunbazale txarangarekin. Azken dantza frontoian.
16:00 Karaoke festa eta bingoa Gaztelekuan.
18:00 Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
00:00 Dantza festa Iñorkinak eta Kilimak taldeekin.
Elkarlanean: NOAUA! K.E., Usurbilgo Udala, Orbeldi D.T., Zirimara taldea, Usurbilgo Gaztelekua eta Aztarrika Gazte Asanblada.