Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu berritan, "ofizialki" probaldi fasean duten Zubietako erraustegia piztear izan dezakete. Martxoaren 3an jarri dezakete martxan ehuneko ehunean. Aipatu hondamendiaren aurrean, eskaera argia plazaratu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. "Oraintxe bertan proiektua geratzea exijitzen dugu", adierazi du sare sozialen bidez.
Osasun munduko profesionalen aholkuak aintzakotzat hartzea eskatzen dute. "Medikuek beti aholkatzen duten prekauzio printzipioa exijitzen dugu. Ez da onargarria airea gehiago kutsatuko duen azpiegitura berri bat irekitzea", gogorarazi dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olanori gogorarazi dionez, "hau ez da bidea. Alternatibak badaude".
Manifestazioa otsailaren 29an
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, beste hainbat eragile ekologista, sindikal eta sozialekin batera, otsailaren 29rako Donostian (17:00etan Easo plazatik) erraustegia geratzeko manifestazioa deitu duen Larreko Mahaiko kidea da. Erraustegiari emandako baimen bateratua etetea galdegingo da baita. Hemen deitzaileek aipatu mobilizazioari begira plazaratu duten oharra: