Hain zuzen, hango hondakinak Zubietako erraustegira ekartzea aztertzen ari dira erakundeak. "Hori arazoa lekuz aldatzatzea besterik ez da", adierazi du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Ekonomia zirkularra aplikatzea aldarrikatzen du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak.
Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori erraustegia kudeatuko duen enpresarekin hitzartutako 35 urterako akordioaren edukia erakustea eskatzen diote. “Jakin nahi dugu, ageriko klausulez gain zer jaso den kontratu horretan, zeinen eskutan utziko dituzten ardurak eta erantzukizunak 35 urteko ibilbidean izango diren gorabehera sozio-ekonomiko, interes talka eta ezustekoen aurrean. Egia jakiteko eskubidea daukagu. Erakutsi, behingoz, kontratua!", eskatu dute.
EAJ eta PSE alderdiek hondakinen kudeaketaren auzia konponbidean inoiz ez jartzea egozten diete eta Zubietako erraustegia martxan jarrita, "inguru honetako dioxina eta furanoz kutsatu nahi gaituzte 35 urtez".
"Ez eraman gure hondakinak erraustera"
"Zaldibarkoak berriro erakutsi digu Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan, gaikako bilketa sistema eraginkorren politikak aplikatu behar direla. Herriz herri pausoak eman behar direla eta ezin dela inor konformatu hondakinak nahasian botatzearekin".
Ildo beretik gogorarazi dutenez, erraustegiaren aurrean alternatibak badirela frogatu dute Gipuzkoako hainbat udalerriek, Usurbil dugu aitzindaria. “Badago oraindik zer egina, noski, eta bide onean doazen herriek hobetzen jarraitu behar dute, baina badira oso kezkagarriak eta salagarriak diren egoerak eta herriak: Donostia, Irun, Lasarte-Oria, Hondarribia eta Elgoibar oso atzera dabiltza, ez dute urratsik eman gaikako bilketan”, gogorarazten dutenez. Salatzen dutenez, “erraustegiaren beharra herriotan jasotzen den zabor nahasiarekin justifikatzen dute eta hori ez da bidezkoa. Herri horietako agintariek dute desastre honen erantzukizuna”. Politikez aldatzeko garaia dutela gogoraratzen diete.
Erraustegiko kontrol independenteak egiten eta egiazko informazioa zabaltzen segituko dutela iragarri dute, Horrekin batera, Udalei eskaera argia egin diete: “ez eraman gure hondakinak erraustera”.