Koronabirusa

Zubietan ere elkarlaguntza sarea osatu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko mar. 15a, 17:20

"Etxetik ezin zarela atera?", elkarlaguntza sarea antolatu du Zubietako Herri Batzarrak. 

Hemen argitara eman duen oharra osorik:

"COVID19aren aurrean elkarlaguntza sarea Zubietan. Etxetik ezin zarela ateta?" Lasai, zerbaiten beharra baduzu:

-Sendagairen bat.

-Jakiren bat.

-Laguntza bereziren bat.

Zubietako Herri Batzarra, behar hauei aurre egiteko antolatu da. Behar hau baldin baduzu edo honen beharra ezagutzen duen norbait ezagutzen baduzu deitu: 616 324 878".