Zubietako Lertxundi-Artzabaleta bidea zabalik oinezko eta txirrindularientzat

Ostiralean amaitu zituzten lanak; Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez gaurtik zabalik da Zubietako bide hau oinezko nahiz txirrindularientzat.

Zubietako Lertxundi-Artzabaleta arteko bidea oinezko zein txirrindularientzat zabalik dagoela berri eman du Usurbilgo Udalak. Ostiralean amaitzekoak zituzten lanak. Eremu horretan lur eremurik dutenek kotxez ere sartu ahalko direla ohartarazi du Udalak.

Munalurra-Aranerreka behin behineko bidea
Gogoan izan bestalde, hilabete hasieran udal brigadak bide berri bat ireki zuela behin-behinean; Munalurra Aranerrekarekin lotzen duena. Oinezkoentzako izango da.

Adinekoen ordutegia errespetatzeko deia
Gogoan izan, maiatzaren 18az geroztik noiznahi atera daiteke kalera, paseatu nahiz jarduera fisikoa egitera. Baina kontuan izan; bereziki, adinekoentzat gorde diren ordu tarteak errespetatzea eskatzen da, 10:00-12:00 artean eta 19:00-20:00 artean.