Zubietako Lertxundi eta Artzabaleta lotzen dituen bidea, iruditan

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 23a, 06:47

Maiatzaren 30ean zabaldu zuten eta oinezko nahiz txirrindularientzat egina dago. Salbuespen batekin: tarte horretan partzelaren bat dutenek kotxez ere sartu daitezke bertan.

Bideo iruditan ikusiko duzuen moduan, bidegorri baten funtzioa betetzen du. Era honetan, autoetatik salbu egin daiteke Santuenea eta Zubieta arteko zati bat. Dena den badu hobetzekorik: porlanez egina dago bidea eta toki batzuetan izkinak leundu gabe daude. Lurrarekin betelana egin dute zati batzuetan baina besteetan ez; eta balizko erorketa batean, porlanezko koxka horiek arriskutsu izan daitezke.