Botilak jaurti dituzte Zubietako etxe baten kontra

Aldameneko argazkiarekin batera, salaketa ohar bat jaso dugu NOAUA!ko erredakzioan. “Lehengo asteko ostegun goizaldean, Zubietako etxe baten kontrako erasoa burutu zuten. Ezezagun batzuk kristalezko botilak jaurti zituzten etxeko atearen kontra. Egurrezko atean kalteak sortu zituzten eta hautsitako botilak ate aurrean sakabanatuta geratu ziren. Ez da lehen aldia izan bertako bizilagunak tankera horretako erasoak jasan dituztela”.

Zubietako etxe honetan jasan duten eraso berriaren aurrean, “Donostiako Udaltzaingoan salaketa jarri dute, eta ikerketa abian dago, aurreko erasoekin lotura izan dezakeelakoan”.