2020/07/18 17:30

Mobilizazioa

Zubietako itzulia, euskal presoen egoera konpontzeko

Zubietako itzulia, euskal presoen egoera konpontzeko
Mikel Laboa plaza, Zubieta

Ordua: 17:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: euskal presoen eta iheslarien egoera konpontzeko "Izan bidea" ekimena abiarazi du Sarek. Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometroko bidea egitera gonbidatzen gaituzte; guztira, 3.127.326 kilometroko bidea. Oinez, bizikleta gainean, korrika, dantzan... Usurbilen Zubietako itzulia antolatu da uztailaren 18an. Trikitilariek lagunduta egingo da bidea. "Gure kasuan, ‘Izan bidea’ ekimena Motxiladun umeekin lotu nahi dugu. Herri honetan bizi dugun errealitate bat hori delako. Xua dugu Usurbilen; kartzelatik atera zenetik behin bakarrik ikusi ditu gurasoak. Eta Xuaren amak, Olatz Lasagabasterrek, data hauetarako espero du bigarren umea". 
Informazio gehiago: sare.eus
Antolatzailea: Sare.