Zubietako hipodromoko iraileko jaialdiak ere bertan behera

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 21a, 08:03
2018an Zubietako hipodromoan ospaturiko Donostia Festibala. Argazkiaren egilea: Donostia Festibala.

Egungo osasun krisialdiko baldintzetara egokitu ezinda, irailaren bigarren hamabostaldirako Zubietako hipodromoan iragarriak zeuden bi musika jaialdiak urtebetez atzeratzea erabaki du antolakuntzak.

Bizi dugun osasun krisialdi honetan, edukiera handiko ekitaldietarako indarrean den araudia tarteko, azken urteotan Zubietako hipodromoan ospatu den Donostia Festibala, irailean egitekoa zena urtebete atzeratzera erabaki dute antolatzaileek, 2021eko irailaren 17 eta 18ra hain zuzen. Sarrerak erosiak zituenak uztailaren 31ra arte itzultzea eska dezake edo 2021eko ediziorako jaso, baliagarriak izango baitira. Hurrengo urterako txartelak aurrerago jarriko dituzte salgai. Bitartean aurten, egun bizi dugun egoerara egokituta, hiriburuko txoko ezberdinetara hedatuko den Donostia Festibal Urban prestatu dute. Informazio gehiagorako: donostiafestibala.com

Agurra urtebetez atzeratua
La Polla Records taldeak ere irailaren 26rako zuen iragarria agurreko kontzertua hipodromoan. El Drogas, Su Ta Gar, Lendakaris Muertos eta Liher taldea ere parte hartzekoak ziren kontzertu gaua 2021eko irailaren 25ean ospatuko dute. Aurtengorako sarrerak erosiak dituztenek hurrengo urterako baliagarriak izango dira. Email bidez jakinaraziko zaie txartelak itzuli nahi dituztenei, zer modutan egin ahalko den.