Kultur Bira

Zubieta ere Kultur Birara batu da

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 21a, 11:39

Zubietako jaiak bertan behera geratu arren, bertako zenbait eragileek ere Kultur Barara batu eta Santioak ospatuko ziren egunetarako bi ikuskizun programatu ditu; bertso eta dantza saio bana asteburu honetarako. Hitzorduotarako izena egunotan eman beharko da, usurbilkultura.eus atarian. Baita asteotarako Aginagan iragarriak dauden bi kontzertuetarako ere. 

KULTUR BIRA
UZTAILAK 24, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 25, LARUNBATA
19:00 Bertso saioa Zubietako plazan.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Arzallus, Jexux Mari Irazu eta Mantxi.
Gai jartzailea: ZORTZITAN Bertso Eskola.
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 23ra arteko epea. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 26, IGANDEA
19:00 Tio Teronen Semeak dantza-taldearen "Freshcool" ikuskizuna Zubietako plazan.
Zehaztasunak: "Umorez betetako ikuskizun dantzatua, orain arte inoiz ikusi ez den bezala. Koadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da, ordea…".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 23ra arteko epea. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.