Kultur Bira

Zubietako asteburuko ekitaldietan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 23a, 08:09

Kultur Birara batuko da Zubieta asteburuan, bertso eta dantza saio banarekin. Bi ekitaldiotarako izena emateko azken eguna duzue ostegun hau (hilak 23) usurbilkultura.eus atarian. 

Tio Teronen Semeak taldeak "Freshcool" ikuskizuna eskainiko du igandean, bezperan, bertso-saioa antolatu dute. Biak Zubietako plazan. Hitzorduotarako izena emateko azken eguna duzue gaurkoa (uztailak 23) usurbilkultura.eus atarian. Horretarako aurrez bertan erregistratua egon beharra dago. Aurreko asteen ildotik, antolakuntzatik zozketa egin ostean jakinaraziko zaizue email bidez sarrerarik egokitu zaizuen edo ez. 

KULTUR BIRA

UZTAILAK 24, OSTIRALA
22:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 25, LARUNBATA
19:00 Bertso saioa Zubietako plazan.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Arzallus, Jexux Mari Irazu eta Mantxi.
Gai jartzailea: ZORTZITAN Bertso Eskola.
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 23ra arteko epea. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 26, IGANDEA
19:00 Tio Teronen Semeak dantza-taldearen "Freshcool" ikuskizuna Zubietako plazan.
Zehaztasunak: "Umorez betetako ikuskizun dantzatua, orain arte inoiz ikusi ez den bezala. Koadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da, ordea…".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 23ra arteko epea. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.


ABUZTUAK 2, IGANDEA
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 30era arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.


ABUZTUAK 9, IGANDEA
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko abuztuaren 7ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.