Birusak ez zuen Zubietako sokadantza zapuztu

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 25a, 18:52

Covid19 krisiaren ondorioz, jaiak bertan behera utzi behar izan zituzten Zubietan. Santio egunez sokadantza egin ohi da eta, azken orduan, itzal handia duen ohitura berritzea erabaki zuten zubietar batzuk. Donostiako Txistulari Banda ere ekitaldira batu zen. Segurtasun protokoloak zorrotz bete zituzten.