Euskal dantza eta parranda giroa ezinhobeto batzen dituzte. Dantzarekin trebezia handiz jolasten duen taldea gonbidatu du Kultur Birak, Zubietara igande arratsalde honetan. Euskal abesti ezagunekin soilik ez, beste hainbat kulturetako kanta ezagunak ere euskal dantza herrikoiekin iaiotasun handiz uztartzen dituzten Tio Teronen Semeek "Freshcool" ikuskizuna eskaini dute. "FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere".
Atzoko bertso saioarekin eta gaurko hitzordu honekin akabo aurtengoz, osasun krisialdia tarteko herriko jaiak bertan behera geratu ostean, Kultur Birara batu den Zubietan ospatu diren ezohiko formatu txikiko bi ekitaldiok.
Datorren urtean gehiago.