Santuenean, Aginagan edota Usurbilgo hitzorduetan ikusi dugun irudi bera errepikatu da asteburu honetan Zubietan ere. Bizi dugun ezohiko testuinguru honetara egokitutako formatu txikiko ekitaldiak ospatu dituzte, izatez, ondo bidean egunotan herriko jaietan behar zuten plazan. Larunbat eta igande honetan ospatu diren bertso eta dantza saioak eserita, eserlekuak elkarrengandik beharrezko segurtasun distantziara.
Ekitaldien eremua, aforoa kontrolatzeko hesitua. Ikus-entzule guztiak, jada erabiltzea derrigorrezkoa den musukoarekin. Hitzorduotara hurbiltzeko sarreran, eskuak gel hidroalkoholikoaz garbituta, eta aurrez usurbilkultura.eus atarian izena eman eta antolakuntzak zozketa bidez esleituriko sarrerekin eskuetan edo mugikorretan.
Asteotako irudi bera; prebentzio neurri zorrotzak euskal kulturaz eta euskal sortzaileen lanez gozatzeko. Beste behin, herritarrek zorrotz errespetatu dituzte antolatzaileen jarraibideak.