2020-21 ikasturtea

Lanbide Heziketak astebete barru abiatuko du ikasturtea

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2020-21 ikasturte hasiera mailakatua izango dela iragarri zuen abuztu amaieran. Zenbait zikloetako ikasleek aurreikusia zutena baino beranduago itzuliko dira ikasgeletara; Lanbide Heziketakoak tartean. Usurbilgo Lanbide Eskolak jada, ikasturtea astebete barru, irailaren 14an hasiko dutela iragarri du.

Hezkuntza Sailak iragarri moduan, era mailakatuan hasiko dute ezohiko 2020-21 ikasturtea Lanbide Eskolan. Lau hasiera data ezberdin izango dituzte, goi- nahiz erdi-mailako zikloetako lehen eta bigarren ikasturteko ikasleek; irailaren 14a, 16a, 21a eta 23a. Lehenengo ikasle taldeak irailaren 14an itzuliko dira ikasgeletara, azkenak hilaren 23an. 

Oporretara joan aurretik Lanbide Eskolatik iragarri zutenez, "irailaren 1etik aurrera berriro martxan izango gara". Irailaren 7rako finkatua zuten ikasturte berriaren aurkezpen saioa. Lehen klase egunak ordea atzeratu egingo direla iragarri du ostiral honetan Lanbide Eskolak. "Hurrengo egunetan informazio zehatzagoa eskainiko dizuegu", iragarri dute. Segidan dituzue Zubietako ikastetxeak ostiral honetan argitara emandako xehetasunak.  

2020-21 IKASTURTE HASIERA LANBIDE ESKOLAN
Goi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak: irailak 14, astelehena.
Goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 16, asteazkena.

Erdi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak:
irailak 21, astelehena. 
Erdi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 23, asteazkena.

Oharra:
-Lanbide Eskolak datozen egunotan eskainiko ditu xehetasun gehiago.

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus